ZORIONAK MATEO!!!!
3 urte!!!!!! :)
Gaur Iruneren ama proiektuarekin lotutako ipuin bat kontatzera etorri da. Gure asmoa, etxetik ekarritako kutxekin tren bat osatzea da. Eta ipuinean ere, kutxekin gauza ezberdinen artean, tren bat osatu dute. Eskerrik asko bisitagatik!
AZKEN EBALUAZIO HONETAN, TAREKA BI GELAK ELKARREKIN JOLASTU ETA HAMAIKETAKOA JATEN EGONGO GARA. HORRELA, DATORREN IKASTURTEARI BEGIRA, BESTE GELAKO HAURRAK ERE EZAGUTZEKO.
Aurreko ostiralean lehen hezkuntzako ikasleen bisita izan genuen. Aste horretan liburuaren
eguna ospatzen zela aprobetxatuz, euren bisitarekin batera, gure gelako haurrei ipuin
ezberdinak kontatzera etorri eta gero elkarrekin jolasten ibili dira. Oso ongi pasa dute!